Alejandro Cao de Benos-ekin elkarrizketa BERRIAn

«Bakea nahi dugu, baina makurtu gabe»

berriaacb07052016-01Ipar Koreak Mendebaldean duen ahotsa da Cao de Benos. Langileen Alderdia egiten ari den kongresuak batez ere Kim Jong-un lider gorenaren eta herriaren arteko batasuna sendotuko duela uste du.

Lo egin gabe eta nekatuta iritsi da Euskal Herrira Alejandro Cao de Benos (Tarragona, Herrialde Katalanak, 1974). Paparrean darama Kim Jong-ilen eta Kim Il-sungen irudia duen intsignia Ipar Koreak Mendebaldean duen ordezkari bakarrak. Garoa liburu dendak gonbidatu du, bi hitzaldi emateko. Donostian zuen atzokoa, eta Zarautzen (Gipuzkoa) egingo du gaur, azkena: 12:00etan.

Ipar Koreako Langileen Alderdiaren VII. Kongresua hasi zen atzo, 36 urtean lehena. Kim Jong-un lider gorenaren agintea sendotuko dela uste al duzu?

Ez da berri apurtzailerik izango. Liderraren, alderdiaren eta herriaren arteko batasun monolitikoa sendotuko da, funtsean. Elikadura industriaren oinarriak ezartzeaz eta garapen ekonomikoaz ere hitz egingo da.

Zein egoeratan dago Ipar Koreako ekonomia gaur egun?

Ikusgarrizko abiada hartzen ari da; ez du zerikusirik orain hamar urteko Korearekin. Asko garatu dugu herrialdeko industria, eta milioika euro eta dolar aurrezten ari gara horri esker. Gero eta gutxiago inportatu behar dugu. 2000. urtean, %20 ekoitzi eta %80 inportatzen genuen; %80-%20ra irauli da egoera egun.

Byungjin ildoak armadari lehentasuna ematen dionsongun politika ordezka dezakeela iradoki du The Economist-ek.

Hori ez da berria, ez luke aldaketarik eragingo. Songunindarrean dago oraindik ere. AEBei aurre egiteko gaitasun militarrik ez badugu, zertarako eraikiko ditugu ospitaleak edo etxebizitzak, bonbardaketetan suntsi baditzakete? Bakea lortzeko, oinarrizkoa da armadak lehentasuna izatea. Gaur egun, aurrekontuaren %15 inguru bideratzen da armadara. Ildo paraleloa da byungjin: nuklearra eta ekonomikoa. Zergatik paraleloa? Songunen indarretik datorrelako. Arma nuklearrak garatu ditugunez, armadaren gastu arrunta murriztu dezakegu. Horregatik jarraitu behar dugu hidrogeno bonba edo bestelako armak egiten, AEBak atzera eragiteko. Arma nuklearrekin dirua aurreztuta, ekonomia eta industria garatuko dugu.

Gainontzeko herrialdeek atzera egiteko sortzen dituzue soilik arma nuklearrak?

Bai. Arma Nuklearrak Ez Ugaltzeko Itunetik atera zen lehen herrialdea izan zen Ipar Korea, Clintonek [Bill Clinton, garai hartako AEBetako presidentea] gu inbaditzeko asmoa zuelako. Erretira horren ondorioz, Clintonek Genevako Ituna sinatu zuen, 1994an. Adibide horrek argi erakusten du bakea dakartela arma nuklearrek: inbaditu nahi gintuen administrazioak bake itun bat sinatu zuen. Tamalez, demokratek ez zituzten hauteskundeak irabazi, eta Bushek bertan behera utzi zuen guztia. Bestela, ziur asko bakean biziko ginateke Korean.

Hidrogeno bonba zuela iragarri zuen Ipar Koreak urte hasieran, eta misil balistiko bat jaurti zuen iragan hilabetean. Orain, zer?

Luzaro gabe espero dut hurrengo urratsa: misil balistiko interkontinentala jaurtitzea. Orain arte, lurpean eta urpekariekin egin ditugu saioak. Fuel solidoak garatzeko gai garela erakusten du, AEBek kontrakoa esan arren.

Zenbateraino honda dezakete saio horiek Hego Korearekin duzuen harremana?

Harreman hori ez dago Hego Korearen esku, AEBen mende dagoelako herrialdea II. Mundu Gerraz geroztik. Hego Korea ez da herrialde subiranoa; ez zuten armistizioa sinatu. Ipar Koreak eta AEBek egin genuen. Harremanek hobera aldatzeko era bakarra Bernie Sandersek AEBetako hauteskundeak irabaztea eta Hego Koreak presidente progresista bat izatea litzateke. Park Geun-hye presidentea, Park Chung-hee diktadorearen alaba, ultrakontserbadorea eta amerikazalea da. Suntsitu egin ditu bi aldeen artean lortu ziren akordio guztiak.

Kubaren eta AEBen arteko harremana nabarmen hobetu da. Nola hartu du aldaketa hori Ipar Koreak?

Beti da ona gatazkak desagertzea. Areago Kubarentzat, inperio amerikarra hain gertu izanik. Hori bai, bakearen truke zerbait eskaini al du Kubak? Makurtzen ari da edo ez? Norberak egin beharreko galdera da, jakiteko zenbateraino dauden indarrean Kubako sozialismoaren ideiak. Eta, Kubak kapitalista izatea erabakiko balu ere, Batistaren arora bueltan, Ipar Koreak ez lioke ezer esango; haien esku erabakia.

Gu ere edozein herrialderekin harreman diplomatikoak hasteko prest gaude, AEBak barne. Errespetatzen bagaituzte. Bakea nahi dugu, baina makurtu gabe; errespeta dezatela beste ideologia politiko bat dugula, ez haiek mundu osoan inposatzen dutena.

Kubaren aurretik, Iranek itun nuklearra sinatu zuen AEBekin, iaz. Bakarrik geratu da Ipar Korea?

Sobietar Batasuna erori zenetik eta Txinak Mao Zedongi traizioa egin zionetik, bakarrik egon da Korea. Funtsean, gu izan gara sozialismoaren bandera gorria defendatu dugun bakarrak azken hamarkadotan. 1980ko hamarkadara arte, harremana zegoen herrialde sozialisten artean, elkar laguntzen genuen kamaraden artean. Gainontzeko herrialdeek kapitalismoa ezarri zutenetik, euroak eta dolarrak dira negozio mota bakarra. Badakigu AEBek inbaditzen bagaituzte inor ez dela etorriko gu laguntzera

http://www.berria.info

Esta entrada fue publicada en Alejandro Cao de Benós, KCNA, KFA. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s