Pyongyang-en dagoen errusiar enbaxadorearen gutuna Ankaran eraila izan den bere burkideari

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

Andrey Karlov-ri agurra, maltzurki eraila izan den errusiar enbaxadorea Turkian. Alex Matsegora-k, Errusiar Federazioaren Enbaxadore Berezi eta Ahalguztiduna Korear Herri Errepublika Demokratikoan, Enbaxadaren Facebook orrialdean, KFAk euskarara itzuli duen, hurrengo gutun hau argitaratu du:

AGUR, ANDREY…

Gure Enbaxadaren Facebook orrialdean nire izenean idazten dudan lehen aldia da hau. Gaurko argitalpena nirea pertsonala delako. Ezin ditut malkoak eutsi argitalpen hau idazten dudan bitartean. Andrey Karlov nire burkidea gaur hil da. Maltzurkeriaz tiro egin diote atzetik. Kamaren aurrean erail dute, eta geroago tirokatu duten une horretako bere aurpegi mindu eta dardaratsuaren irudiak ikusi ditut. Telebistak oraindik zauritua eta ospitalerako bidean zegoela esaten zuen bitartean, nire Tanyak eta nik erakusketa madarikatu horren inaugurazioan zegoen bere andrea Marinari idatzi diogu, indartsua izateko, berarekin geundela esanez, baina orduan erantzun gaitu: “Andrey nire begien aurrean eraila izan da, lurrean dago, eta gizon horrek ez dio inori hurbiltzen uzten”.

Igaro den udan, Karlovs-tarrak bisitan etorri ziren Moskuko Enbaxadoreen Konferentzia ondoren, denok oporretan geundela. Tea edan genuen elkarrekin, Turkiaz hitz egin zuen, maitemindua sentitzen zen herri hartaz. Bertara joatera gonbidatu gintuen eta orain beraien izenez oroitzen ez naizen leku benetan ederrak erakutsiko zizkigula esan zigun. Ondoren gogoratu genuen, nola gaztetan hasi ginen elkarrekin lanean Ipar Korean, nola elkarri iseka egiten genion, nola gure seme-alabak hazi ziren, nola urte asko geroago Pyongyangeko Enbaxadore egin zen eta ni bere Kontseilari-Ministroa. Lehenago edo geroago etorriko zen erretiroa eta gero gure datxak bisitatzeko txandak egingo genituela erabaki genuen. Ez, ez gara elkar bisitatuko gure datxetan. Bera ez dagoelako bizirik, eta nire bihotza eta arimaren erdia ere joan egin da.

Agur, Andrey. Zin egiten dizut zure hilobian ehorzten zaituztenean, Pyongyangen kanpaiak entzungo direla, zuk eraiki zenuen Bizitza Santuaren-Hirutasuna Ematearen Katedral Ortodoxoaren kanpaiak, non Patriarka Santuak ezkondu zintuen zu eta Marina nik Salbatorearen aurpegia duen koroia eusten nuen bitartean zure buru gainean. Agur, nire lagun hoberena, nire anaia, nire burkide kuttunena.

Esta entrada fue publicada en KHED DPRK RPDC, Rusia. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s