Uholdeengatik kaltetuei laguntzeko kanpaina

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

Duela gutxi Korear Herri Errepublika Demokratikoak 1945 urteaz geroztik erregistratu dituen uholde okerrenak jasan ditu. Iparraldeko Hamgyong probintzian jazo dira gertakari hauek zehazki. Ehundaka hildako eta desagertu egon dira, milaka herritarrek etxebizitzak galdu dituzte eta eraikuntza publiko asko suntsitu dira. Trenbide sarea eta errepideak ere gogorki kolpatuak izan dira eta nekazal lurren milaka hektarea suntsitu dira ere.

Hori guztiagatik, Koreako Langileen Alderdiak bere militantzia osoa, Herri Ejertzitoaren ofizial eta gudariak, eta herri osoa mobilizatu ditu gune horretan jasandako kalteak konpontzeko eta herria lehen bait lehen itzuli dadin aurreko egoera normalera. Horrexegatik informatzen dugu Korearekiko Laguntasun Elkarteak (KFA) diru-bilketa kanpaina bat martxan jarri duela kaltetutako pertsonei lagundu eta normaltasunera lehen bait lehen itzultzen laguntzeko.

Kanpaina hau 2016ko irailak 12tik 25era luzatuko da.

Zuen diru-laguntza PayPal kontu honetara bidali dezakezue: korea@korea-dpr.info

Dirua beste modu batean ematea beharrezkoa izango balitz, Euskal Herriko KFArekin harremanetan jarri zaitezte mesedez email honen bidez: basquecountry@korea-dpr.info

Madrilen eskuz eman daiteke dirua Tirso de Molinan igandero, 10:30etatik 14:00etara KFAk jartzen duen postuan. Horretaz gain asteburu honetan Madrileko KFA aurtengo PCEren Festan egongo da Dolores Ibarruri Parkean, San Fernando de Henares-en, eta dirulaguntzak jasoko ditu ere.

Tarragonan ere Pyongyang Cafe-n (Rebolledo Kalea 3) dirulaguntza bilduko da asteartetik igandera 16:00etatik 22:00etara.

KFAk jasotako diru guztia Kim Hyok Chol burkideari, Korear Herri Errepublika Demokratikoaren Enbaxadoreari espainiar Estatuan, emango dizkio. Aldez aurretik eskertu nahi dizuegu korear herriari eginiko laguntza oro, eta gogorarazi nahi dugu laguntza txikienak ere bere garrantzia duela, 10€rekin adibidez 12Kg arroza lortu daitekeelako herritarrentzat.

.